top of page

I'm a title. Click here to edit me.

 

I'm a paragraph. Click here to add your own text and edit me. It’s easy. Just click “Edit Text” or double click me to add your own content and make changes to the font. Feel free to drag and drop me anywhere you like on your page. I’m a great place for you to tell a story and let your users know a little more about you.

Euskal Herritik Ternuara

Munduan dauden kultura desberdin guztiek, jatorri bat dutela ukatzerik ez dago. Kultura mota batzuk beren kaxa hazten eta hedatzen joan dira, baina beste batzuk aldiz, beraien kaxa hazteaz bestalde, beste kultura desberdin batzuekin erlazionatu dira. Erlazio horien eredu bikaina, Kanada, zehazki Ternua eta Euskal Herriaren arteko historia da.  Kanada eta Euskal Herriak, itsas ondare handia dute. Izan ere, euskaldunak balea arrantzatzeko joera handia zuten, eta Kantabria aldean bale kopurua agortu zenean, Ternuarantz jo zuten.

 

Balearen arrantza oso garrantzitsua zen garai hartan, jateko eta balearen koipea, argia egiteko erabiltzen zen, batez ere. Horrez gain, oihurak ere trukatzen zituzten, euskaldunak beren ohiturak, esaerak eta arrantzarako tresneria erakutsi zizkieten. Bertan sortutako historio aberatsari esker, gaur egun San Juan baleontziaren historia berriro ere martxan jarri da. Hona hemen San Juan baleontziaren historia:

Trukaketak

 

XVI. mendean euskaldunak Ameriketako lurraldeetara iritsiak ziren. Itsasontzi asko joaten ziren garai hartan balearen arrantzara. 1563. urtean Pasaian San Juan izeneko baleontzi bat sortu zuten. Bertatik Ternuara joan zen, baina zoritxarrez, handik bi urtera, Red Bayn (Labradorreko hegoaldean) hondoratu zen, portutik ateratzeko prest zegoela, ekaitz baten ondorioz. Garai hartan galera handia suposatu zuen, barku batean 1000 barrika sartzen ziren, eta barrika bakoitzak 200 litroko edukiera zuen.

Aurkikuntza

 

1972. urtean Selma Huxley-k egindako ikerketa lan zoragarriagi esker, 1978. urtean Robert Grenierrek San Juan Baleontzia eta txalupen arrastoak Red Bay-n hondoraturik aurkitu zituen. Bertan dagoen ur hotzari esker, egurra oso ondo kontserbatu zen, eta nahiko egoera onean aurkitu zuten. 

Berreraikuntza

 

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua dela eta, San Juan Baleontziari buruz eta euskal kultura hedatzeko aukera paregabea da. Hori horrela izanik, San Juan baleontzia berriro eraikitzen daude. Baleontzia bukatu ondoren, hemedik urte batzuetara, berriro ere Ameriketara bidaiatuko du, arbasoak egin zuten bezala.

bottom of page